Bertsos - View details   To know more about this section

Eskuara eta eskual herria maitha [Bertsoa] / Martin "Azpandarra"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (31. 1883. Markina) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Martin "Azpandarra"

Description

Title
Eskuara eta eskual herria maitha
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskuara eta eskual herria maitha
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eskualdun espainoler frantses eskualdunak Gaude oihuz erranez: egun-on, lagunak!
Signature
Martin Hazpandarra
Date
1883-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
326-327

Eskuara eta eskual herria maitha [Bertsoa] / Martin "Azpandarra"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Eskualdun espainoler frantses eskualdunak
Gaude oihuz erranez: egun-on, lagunak!
Gare oro anaiak eta bihotzdunak,
Izana gatik atze edo ezagunak,
Elgar ongi maithatu nahiko dugunak.
Entzun guk erraiteko hemen ditugunak.

II
Nabarrak, Gizpuzkoak, Bizkaiak heiekin
Hirur populu eder bethi dute egin.
Hirur kondatzen ere gare elgarrekin,
Laphurdi, Zuberoa, Baxenabarrekin,
Zuen idurikoak, berthute berekin,
Seiak guazen aitzina gure lenguaiekin!

III
Alaba galdu dugu arreba maitena,
Oro ez bada ere, segur gehiena!
Eskualdun bihotzentzat, ai! hori da pena!
Gutarik urrunduko sekulan ez dena!
Dugun egin entseiu bainan handiena
Berriz zorigaitz berak ez gaitzan engana.

IV
Eskualdunen lenguaia, lenguaia ederra,
Izan dadin bizkaitar edo nafartarra,
Gipuzkoar, laphurtar, bai zuberotarra,
Heiekin seigarrena baxenabartarra.
Eskuarak garhaitzen du edozein erdara,
Zeren den ezti, gozo, oroz gain zaharra.

V
Mintza gaiten eskuaraz bethi eskualduner,
Lenguaia eder hori dakiten guzier,
Zaharrer, artekoer, bereziki haurrer.
Erakuts artharekin eskuara haukier,
Hizkuntza bera dute gero ondokoer.
Gazte hauiek utziko mende guzikoer.

VI
Eskualdun liburua gure eskuetan
Dezagun maiz erabil etxe barne hetan,
Edo itzal azpian pausa denboretan,
Goizetan, arratsetan, arte libroetan,
Bainan oroz gainetik meza-bezperetan,
Hitz batez, ahal dugun aldi guzietan.

VII
Liburu hetan bada bat ongi egina,
Eskuara katixima, bertzenaz dotrina,
Gauza onez bethea, hobeki ezina,
Haurrer ikasaraz hau hastetikan fina,
Heier saria eman dohakoten dina.
Izanik ere gastu, juan gaiten aitzina!

VIII
O, zein Herri maitea den Eskual-Herria!
Airea da sanhoa, osoki garbia,
Ausarki alhorretan arthoa, ogia,
Bai eta arboletan fruitu on, eztia,
O, zer lakhet-lekhua, gutaz onhetsia!
Han dugu eremaiten bakean bizia.

IX
Ene amak bulharraz hemen nau ni hazi,
Sorthu naizen lekhuan nahiko naiz bizi,
Hemen ene ogia lanaz irabazi.
Nahi naute zenbeitek lurrez aldarazi.
Zeru berriak niri ezagutarazi.
Jende enganatzaile hoikiek begotzi!

X
Nola, zutarik urrun, o! ene etxea,
Sor-lekhuko Eliza, ezkila-dorrea!
Nola zu utzi ahal xara, baratzea,
Ene etxeko landak, oihana, phentzea!
Etzaitut galdu nahi sor-herri maitea!
Bai, bai! izanen zare osoki enea!

XI
Orkhaitz egarrituak lehia urera,
Bidean akhituak, oi! bere etxera!
Desterruan dagonak sor-lekhu maitera!
Zertako gu kondena dolu-min berera!
Ez gaiten ez beraz, juan nunbeiko lurrera
Ahaidetarik urrun nigar egitera!

XII
Hola eginez ez da Eskuara galduko,
Arbasoen lenguaia ez da ahantziko,
Ondokoek gaituzte bethi laudatuko,
Gure Eskual Herrian zaiku lakhetuko,
Gero ta gehiago guk hau maithatuko.
Horra zer zen, anaiak, zuer erraiteko.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 326-327 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/