Bertsos - View details To know more about this section
Uso saretan atzemana [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"
Uso saretan atzemana [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Sorthu naiz ipharrean, udaren hastean,
Uso ume bakharra ohantze batean;
Ait´amek naute hazi lumatu artean,
Zoriona gozatuz hiruek bakean.
II
Mundurat agertzean biluzia nintzen,
Amattok luma pean ninduen berotzen;
Hazkurriaren biltzen aita zen ibiltzen,
Nork erran ni ttipian zonbat gosta naizen?
III
Gaztegi nuen egin ohantzetik jauzi,
Lagunen sinhesteak daut eginarazi,
Sasirat erortzea nuen irabazi,
Amaren bihotzmina ordutik zen hasi.
IV
Ume zentzu-gabea, zer zautzu gerthatu,
Ongi lumatu gabe nahiz hegaldatu?
Ez da behar mirua gidaritzat hartu,
Ez bertzen erranari sobera fidatu!
V
–Zure hegalak aski luzatu orduko,
Osto eror denbora zauku ethorriko,
Ipharretik hegora gare airatuko,
Ni segituz ez zare bidean galduko...
VI
Amari eman hitza nuelakotz hautsi,
Eskual-Herrian nintzen saretara jautsi,
Handik hegaldatzea ezin ardietsi,
Ihiztari zaharrak nau kaiolan hetsi.
VII
Han nindagon orduan nigar saminetan
Biziaz etsitua, ikara zainetan,
Amarekin beharra aldaxka gainetan,
Sarthua ondikozko presondegietan.
VIII
Iguzkia zenean bixtatik aphaldu,
Ihiztariak zuen athea zabaldu,
Lotzera zohalarik nuen enganatu,
Eskuaren azpitik zalhu eskapatu.
IX
Zonbat uso oinezko, hegalik gabeko,
Ihiztariak aiher hetaz jabetzeko!
Kasu egin dezaten ez naiz ixilduko,
Bertzela saretara tuztela bilduko...
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 330 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/