Bertsos - View details To know more about this section
Alharguntsak haurra lokhartzen [Bertsoa] / Martin Oregiz
Alharguntsak haurra lokhartzen [Bertsoa] / Martin Oregiz
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Air: Neuvième récréation de piano, par M. Ad. Le Carpentier, sauf la 2ème mesure musicale supprimée
(dans le couplet)
Refrain:
Lo! lo! lo-tan!
Egizu lo nere besuetan!
Lo! lo! lorietan!
Amaren besoetan.
I
Zertarako da zure zorthea,
Geroko diren denboretan?
Zeru-lurren gizon izaitea,
Aldare-aitzin ederretan?
II
Zer izanen da hunen nahia,
Galai gazte atheratzean?
Mundurat othe duke lehia,
Andre maite baten hartzean?
III
Erresumak ezartzen badio
Eskuetan bere ezpata,
Odola emanen othe dio?
Deus ederragorik ez baita!
IV
Legetiar izan nahi bada,
Makhur direnen xuxentzeko,
Eremanen dute behar-bada
Erregerekin mintzatzeko!
V
Nekhezaletarik behar balitz
Aita onena zuen bezala,
Lur, abere, oihan, sorho hainitz
Badugu, denek har ditzala!
VI
Eta lur, oihan kanpo barneak,
Aski gobernatzen baditu;
Diru, bihi, andre, haur erneak,
Ohorezki izanen ditu!
VII
Aphez, gerlari, legetan handi,
Edo gizon nekhazalea,
Bethi Jainkotiar izan hadi,
Haur ene kontsolatzailea.
VIII
Uzten haut orai aingeruekin!
Ohakotik, oi! ametsetan,
Ikhus’ak ama hirriz hirekin!
Ikhus’ak aita zeruetan!
Refrain pour le dernier couplet.
Lo! lo! lotan!
Lo egin ohako goxo hortan!
Lo! lo! lorietan!
Ohako goxo hortan!
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 336-337 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/