Bertsos - View details   To know more about this section

Bizio bat herrietan da [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (33. 1885. Sara) Idatzizkoa

Description

Title
Bizio bat herrietan da
Dokumentuan jasotako izenburua
Bizio bat herrietan da
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bizio bat herrietan da zoriz hedatua, Familen zorigaitzetan Satanek asmatua
Signature
An.
Date
1885-00-00
Melody (txt)
Aussitôt que la lumière, etc.
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
338

Bizio bat herrietan da [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Bizio bat herrietan da zoriz hedatua,
Familen zorigaitzetan Satanek asmatua,
Lehen emaztea zuen sagar batez beretu,
Oraikoak llilluratzen edari onez ditu.

II
Iguzkiaren azpian zer gauza itsusia,
Balentzan nekhez dabilan emakume hordia,
Begia harro leki, biloa hartzitua,
Zaiak abian behiti, mihia loditua.

III
Halako amaren haurrak zer bilhaka ditezke?
Ahalke gabe neskatxak, mutikoak arlote,
Non ez diren muga dela ama ganik haztantzen,
Izurripetik bezala, sor-lekhutik urrutzen.

IV
Zoin den kaltekor, otsoa ardi-bordan sarthua,
Bai-ta azeri gaiztoa oilotegiratua,
Areago da emazte edailea etxean,
Jauna bera sal lezake hark egarri denean.

V
Oi! Zenbat pipota husten den gure herrietan,
Emazteak dire omen bi herenentzat hetan,
Izari hori heientzat soberaxe da naski,
Hargatik ordiarentzat badohazke ausarki.

VI
Hoinbertze emakumeak nondik duke egartsu?
Emasabel baforeak dakartza estakuru:
Ahiduraz itzaltzerat barnea dioako,
Agorient hurrupa bat zaio baitezpadako.

VII
Askotan gizonak badu berak oben handia,
Emazteak balin badu edatera pendia,
Itzultzen zaio hordia, phesta merkatutarik,
Asteko artho-saria ostatuan utzirik.

VIII
Dohatsu gizona laite, andrea eta haurrak,
Arrosorioz balire xoilki hazi beharrak:
Nahi bezain diren tinki bateginak ezkontzaz,
Biak ez daitazke haz, batek iresten duenaz.

IX
Jan eskasaz ilhundua emazteak zer egin?
Konkuilu maithe hura hartuko du berekin,
Ikhusten badu andrea nahasia edanak,
Askiko du egitea mea culpa gizonak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 338 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/