Bertsos - View details   To know more about this section

Betiri Itsasukoaren balentria [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (34. 1886. Urnieta) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Ibarrart, Piarres "Bettiri"

Description

Title
Betiri Itsasukoaren balentria
Dokumentuan jasotako izenburua
Betiri Itsasukoaren balentria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Mende bat hurbiltzen da, bainan ez ahantzia, Nahasmendu handietan sarthu zela Frantzia
Signature
Piarres Ibarrart
Date
1886-00-00
Bertso kopurua
15
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
345-346

Betiri Itsasukoaren balentria [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Mende bat hurbiltzen da, bainan ez ahantzia,
Nahasmendu handietan sarthu zela Frantzia,
Egun hetan zen Eliza, jabe gabe utzia,
Indar eta onthasunez ondikotz biluzia.

II
Gobernuak manaturik Satanen gizon batzu,
Hainitz elizetan ziren hango gauzez jabetu,
Urhe, zilhar eta kobre, zenbat gauza sakratu.
Dirutegiko Etxera zituzten kharraiatu!

III
Gurutze, iduzki saindu, bai untzi-sakratuak,
Frantziako ederrenak ziren Itsasukoak.
Betirik Eliza-muthil berthute haundikoak
Egin zituen tokiak heien gordetzekoak.

IV
Gorde lekhuaz Betiri zuhurki zen jokhatu,
Laz-haundi baten gaineko thaula zuen altxatu,
Lazari barnea hustu, untzittoak han sarthu,
Eta bere tokhatzean thaula berriz itzatu.

V
Udan egun eder batez goiz jeiki zen Betiri,
Eta egur-zamatto bat Mundarraindik ekharri,
Bipher-berrien frijitzen su-hegian zen hari,
Bat batean etsai beltzak zaizkonean ethorri.

VI
Guziek inguraturik, agur, gizon-gaztea,
Legeak manatu dauku zuganat ethortzea,
Elizan ziren gauza hek zureganik hartzea,
Eta manatzen dautzugu hekien agertzea.

VII
Jainkoak beira nazala hain flako izaitetik,
Gauza saindu balios hek nehori agertzetik,
Ez da zuek ez bertzerik mundu huntan gizonik,
Eremanen dituenik gauza hek, nik emanik.

VIII
Arneguka hasi ziren etxearen miratzen,
Zokho guzien iraultzen, bazterren inharrosten,
Bainan oro alferretan, nehon deus ez agertzen,
Betiriren gana dire berriz ere bihurtzen.

IX
Hasarrean dosteta, burho lazgarrienak,
Lotzen dire Betiriri, hala nola lehoinak,
Su-garretan ziozkaten eman erretzen oinak,
Eta han paira-arazi oinhaze saminenak.

X
Batek ziozkatelarik oinak suan erretzen,
Bertzeak xixpa muthurra hortzen artetik sartzen,
Orai duk azken orena, bizia daukat khentzen.
Gauza hek orai berean ez badituk agertzen.

XI
Khen zadazue bizia, hola hasiz geroztik,
Bainan ez duzue deusik izan, ene ganik,
Lehenago azken hatsa utziko dut ahotik,
Ezin ez gauza saindu hek goatera Itsasutik.

XII
Orenik latzgarriena gisa hortan emanik,
Betiriren berthuteak, heien bihotza jorik.
Utzi zuten laudorioz azken hitz hauk erranik.
Bizi ziren gizonetan, etzuela parerik.

XIII
Gure aita kantabreak lehenko mendetan
Etziren bihotz gabetzen etsaien hurbiltzetan,
Lehoinaren pare zauden gure mendi gainetan,
Hekien odoletik zen Betiriren zainetan.

XIV
Frantzia jarri zenean pausatua bakean,
Untzi hek agertu ziren bazko-egun batean,
Betiriri esker zauden aldareen gainean,
Ederrik daude Itsasun, oraiko egunean.

XV
Erakuspen haundi hori Eskualdunei emanik,
Eta bizitze luze bat bakean eremanik,
Betiri gan zen zerurat, bethi prestu izanik,
Martiren lerroan dela ez daukagu dudan.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 345-346 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/