Bertsos - View details To know more about this section
Abbadie jauna! Zuri [Bertsoa] / Karmelo Etxegarai
Abbadie jauna! Zuri [Bertsoa] / Karmelo Etxegarai
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Abbadie jauna! Zuri
Gatoz kantatzera,
Zure doai aundiyak
Emen azaltzera,
Euskera zenbat maite
Dezun esatera,
Beragatik biyotzez
Zu bedeinkatzera.
II
Euskal erriya zaigu
Zugatik apaintzen,
Eta festaz jantzirik
Urniyetan biltzen,
Izkuntza maitagarriya
Zugatik agertzen,
Izarren eran, diz-diz
Eginikan emen.
III
Mendi guztiyak daude,
Galaiki jantziyak,
Fest´oek ikusi zai
Mardulik orriyak,
Beren gainean alai
Kantatzen txoriyak,
Ematen nonbait zuri
Esker ugariyak.
IV
Gure biyotzak ere,
Osoro pozturik,
Eskertasunez daude
Zuretzat beterik,
Menditarte oetan
Gogoz zabaldurik,
Zure oroitz maitea
Beti gorde nairik.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 351-352 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/