Bertsos - View details To know more about this section
Beharra eta ahala [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"
Beharra eta ahala [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Aitak manatu zion seme bati behin,
Larrerat egurketa goizetik gan zedin:
“Hik ekhartzeko daiat zama bat han egin,
Osorik garraia zak, ez zakala arin”.
II
Muthikoa larretik deus gabe heldu da
“Aita, nik ez dezaket altxa zama hura.
Ontsa behatu diot, ez zazula duda.
Bakharrik ez naiteke lotzerat mentura.
III
Aitak: “Zer! ez hakien hik, behar bezala,
Beharra deitua den gizon bat han zela?
Hail, hots! oihu egiok lagun dakikala.
Beharra, o beharra, haugi berehala”.
IV
Muthikoa larrera itzultzen da berriz.
Egurrari so dago, hunkitzen du erhiz.
Gero oihuz hasten da bortz edo sei aldiz:
“Beharra, haugi, othoi... Beharra, hots! nun hiz?”
V
Nehor ez zaioela heltzen laguntzera,
Kexuz eta hasarrez hor lotzen da bera.
Bi haitaz altxatzen du zama bizkarrera;
Mila debruka gero derama etxera.
VI
“Aita ez zen nehor han; egin diot oihu”.
-”Nork lagundu hau bada kargatzen hoin zalhu?”
-”Beharrak nau bortxatu, orai ez dut dolu.
Oxala, bertze hura, debruak joan balu!”
VII
Aitak erraten dio: “Bethi hola egik,
Ontsa bermatzen denak indar handia dik,
Nik errana hoi zuen, ez zuan bertzerik.
Jainkoak laguntzeko ez duk deus hoberik”.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 354 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/