Bertsos - View details To know more about this section
Gure euskara maita dezagun [Bertsoa] / Felipe Casal
Gure euskara maita dezagun [Bertsoa] / Felipe Casal
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Izkuntz guria maita dezagun
Bear bezela biyotzez.
Ez degu bada ibili bear
Itz egiteko guk lotsez,
Eta arkitu ez dedin ama
Gure gatikan negarrez.
Ipin dezagun apaindurikan
Aritz ederran adarrez.
II
Euskara eder maitiagatik
Egingo det alegina,
Naiz nere luma ezin altxatu
Nik nai nezakien dina,
Esaten det nik biyotzetikan
Naizela euskaldun fina:
Nere odola galdu naigo det
Ez utzi euskeran grina.
III
Maita dezagun gure izkuntza
Euskaldunak geradenak,
Maita dezagun, anai maitiak,
Biyotz sendoa degunak,
Aurrera bada, galdu ez dedin
Itzegin dezagun danak:
Beso zabalik artuko gaitu
Bere biyotzera amak.
IV
Mintsu ote dan iduritzen zait
Amatxo gure euskera.
Gaitza sartuba daukagulako
Euskal erri abetara:
Sartu zitzaigun ondo geundenak
Guztiyak gaizki jartzera,
Eta ginduzen libertadiak
Geienak lurperatzera.
V
Non dira gure aita bisabak,
Ote gaituzte ikusten?
Zeru zabala eder ortatik
Nola geraden gertatzen?
Etsaian kontra ibili ziran
Beren odola isurtzen,
Lengo lege on ginduzen aiek
Guri eskuetaratzen.
VI
Bai, egin zuten alegin dana
Gizagajuak gugatik.
Beste ainbeste ote genduke
Egingo guk aien gatik?
Oju eginaz esan dezagun
Bai! biyotzaren erditik.
Aien dolaren kutsurika
Ez da galdu oraindik.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 362 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/