Bertsos - View details To know more about this section
Kalabaza eta baratzuriya [Bertsoa]
Kalabaza eta baratzuriya [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Kalabaza bat zeguen
Lurraren gainian,
Bere pixutasunez
Mugi ezinian.
An inguruan berriz,
Zan baratzuriya,
Tentia ta ernaia
Biziro txuriya.
II
Kalabazak bein diyo
Baratxuriyari:
–Zer pithina, ez aiz or
Lurrean ageri,
Beti ago ttattar ta
Oso nak arritzen,
Nik ainbat jan ta nola
Ez aizen aunditzen.
III
Onek erantzun ziyon:
–Ah! ustel astua,
Beti aunditutzen dek
Zatar ta bastua,
Or ago tontotua
Lurrean etzinta,
Ere gorputz trakatza
Mugitu ezin ta.
IV
Bai, ondo kalabaza
Izan ta izango,
Orren ustela intzanik,
Ez nikan esango.
...
...
V
Obea da txikiya
Eta fina izan,
Ta ez aundi bastua,
Kalabazen gisan,
Askoz obe bai da
Apur bat finetik
Eta ez asetzeko
Ainbat usteletik.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 366-367 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/