Bertsos - View details   To know more about this section

Antza [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Description

Title
Antza
Dokumentuan jasotako izenburua
Antza
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sinist gentzake dala guztiya Iduripen bat bizitza
Signature
An.
Date
1891-00-00
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
374

Antza [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Sinist gentzake dala guztiya
Iduripen bat bizitza,
Zeina inola ezin liteken
Inor egiyazki mintza.
Lan bearrian arkitzen danak
Zeruti oi du agintza,
Estalirikan dagon landare
Ark duben bezela intza.

II
Gure bizitzak iduritzen du
Dala urrezko baratza,
Ala litzake kendu ezkero
Lan egin bear garratza,
Egunak nola oi du berekin
Lagungarritzat arratza?
Bizitz gureak ere ala du
Zuzengarrizko ardatza.

III
Bizieraren luze laburra
Ezin liteke neurtu,
Bada askotan jakintsuenak
Ditu lan onek bigurtu,
Gure iduri txoro guztiyak
Oi dira amets biurtu,
Jela gogorra oi dan bezela
Aize epelakin urtu.

IV
Zergatik gera gure bizitze
Maitearekin jostatzen,
Eta zergatik jarritzen gera
Gauzik onena jokatzen?
Makurtzen gera asten danean
Indarra zerbait ukatzen,
Ikusirikan nola dijuan
Arnase ona bukatzen.

V
Gure emengo biziera da
Bestearekiko utsa,
Betikotasun ederrarekin
Ote niteke ni kutsa?
Azaltzen zaigu oso ilunki
Eriotzaren bizutza,
Gorputz il ura biur dediyen
Lendik esan bezela antza.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 374 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/