Bertsos - View details   To know more about this section

Nere sentimentua [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Description

Title
Nere sentimentua
Dokumentuan jasotako izenburua
Nere sentimentua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sentimentua esan biar det Nigarrez edo kantari
Signature
An.
Date
1891-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
378

Nere sentimentua [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Sentimentua esan biar det
Nigarrez edo kantari,
Baldin biotzak laguntzen badit
Nere arbol maiteari,
Igartu zara bada betiko,
Ez da ostorik ageri,
Oroitz tristea gelditzen zaigu
Orain euskaldun daneri.

II
Amaika aldiz oroitzen naizen
Zori oneko arbola
Malkoa ere irtentzen zaizkit
Ikustiarekin orla;
Igartu bai bainan nola?
Ez euskaldunak izan bagendu
Antzinatarren odola.

III
Amaika aldiz esana zaudez
Bada euskal-erriari,
Aitu nazute seme maiteak,
Ez naien bada erori,
Erortzen banaiz galdu zerate
Esaten dizutet garbi,
Igartu arren oraindik zainak
Ementxen dauzkat nik lori.

IV
Amoriozko arbol maitia,
Euskal erriko koroia,
Galdu dirade zure loriak
Eta lengo sasoia,
Uste gabian zainetan sartu
Zaizu betiko ordeia,
Aspaldikuan orrentxen bila
Zebilen jende pozoia.

V
Juan berriak ziran fueruak
Antzinetako legiak,
Aspaldikuan diabru obek
Daukazkitenak gordiak,
Orla lotsetan arkitutzia
Euskal erriko semiak,
Ez dakit bada zer pentsatzenduen
Gure Jangoiko maitiak.

VI
Euskal erriko seme ederrak
Zoazte gaur Gernikara,
Zuben arbola antxen dagota
Eta belauniko para;
Zinaturikan bere aurrian
Esan zazute, ai ama!
Zain maitietan muin ematera
Gatoz danok zure gana.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 378 or. https://core.ac.uk/download/pdf/11499283.pdf