Bertsos - View details   To know more about this section

2019-04-26 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-04-26 Zumaia Jaialdia
Conductor
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Soto, Julio
Proposed topic
Aspalditik elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Bakoitzak bere gauzak ekarri zituen etxera. Familia handitzen doa, eta gero eta espazio gutxiago dago. Zerbait bota beharra dago.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-04-26 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Garai baten bagendun
hamaika eskasi!
Baina sendia doa
hazi eta hazi
traste erdiak sobran
daude orain kasi
norbaitek hasi behar du
ta zerorri hasi.

J. Soto
Komunioko foto
jaiotzako kate
gauza asko pilatzeak
egiten du kalte.
Nereak utzi itzazu
punto ta aparte!
Neri estorbo zureek
egiten didate.

U. Agirre
Nere argazkiekin
sekulako seta
nik balkoian jarri det
Julio arreta
garai baten kirola
eitte zendula eta
pintxatuta hor daude
hiru bizikleta.

J. Soto
Zaila da aldatzea
pintxatu orduko
utzi, ze ibiltzea
horren dut gustuko!
Zure trajebaño hontan
lehengo moduko
dieta eginda´re
ez zera sartuko.

U. Agirre
Armaio bat badegu
oso dotorea
hemen bada erropa
eta kolorea
jantzi bat ona degu
bestea hobea
nereek behar dute
tokia doblea.

J. Soto
Zure mesanotxean
begira ze penak!
Eskutitzak kontatu
ditut han zeudenak
ta nereak bakarrik
gehienez laurdenak
besteek behar dute
amantearenak.

U. Agirre
Gure mesanatxoeek
hamaika bertute
elkarrekin paseak
horrenbeste urte!
Ta amante batzuek
badituzu zuk´e
baina zuri watxapez
idazten dizute.

J. Soto
Nere mesanotxeak
hiru kaja parte
bai kondon kajak dira.
hor daude noiz arte?
Horiek botatzea
ez ote da kalte?
Gutxinez esperantza
ematen didate.

U. Agirre
Hainbeste traste pilak
dauden mesedeak
okupatu ditugu
goiak eta beheak
ezin bota ta kezkak
ai orain gureak!
Zuk bota nireak ta
nik berriz zureak.