Bertsos - View details   To know more about this section

2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-07-28 Usurbil Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Akizu, Maialen
Mendizabal, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Kate espainol batean badago programa bat Zubietara ekarri duguna.
Zitetako telebista programa Zubietara heldu da. Hemen duzue lehen zita..

Description

Melody
Ikusi nuanean I
Stanza name
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
28

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal

Stanza name:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu
Kaixo aizu zuk nola
daukazu izena?
U. Mendizabal
Nik Unai izena det
izen politena

M. Akizu
Bueno ez da polita
ta nungoa zera?
U. Mendizabal
Hartze ote didazu
cadiztar tankera?

M. Akizu
Cadizekoa eta
bizar onekoa
U. Mendizabal
mozteko nik egin det
saiakera nahikoa.

M. Akizu
Hala’re etorri zera
zu hipster itxuran
U. Mendizabal
ia itxura onekin
zu lotzen zaitudan.

M. Akizu
Ni lortu nahian zabiltz
baina zer nahi dezu?
U. Mendizabal
Nire bi begietan
ikus dezakezu.

M. Akizu
Zer da pertsona baten
bilatzen dezuna?
U. Mendizabal
Bizitza osorako
gustoko laguna.

M. Akizu
Bizitza osoa baina
hori asko degu...
U. Mendizabal
Elkartu ta banandu
egin dezakegu.

M. Akizu
Bananduko bagina
zein dezu baldintza?
U. Mendizabal
Ne dirua neretzat
ematen det hitza.

M. Akizu
Eta terrenoren bat
izango dezu ba?
U. Mendizabal
Pinudik hamar mila
hektarea kontura.

M. Akizu
Pinudia ez da egongo
baina gaitzek jota?
U. Mendizabal
Hala badago ere
ez dio inporta.

M. Akizu
Pinuak gaitza eta
zuk ere badezu.
U. Mendizabal
Osasuntsu nagola
ikus dezakezu.

M. Akizu
Osasuntsu egoteko
a ze pektorala!
U. Mendizabal
Gimnasion egiten det
beti eginahala.

M. Akizu
Eta gainera zaude
depilatu gabe
U. Mendizabal
laztandu nazakezu
xuabe-xuabe.

M. Akizu
Bueno joan behar da
baina pausuz pausu.
U. Mendizabal
Ondo, geroko dira
laztan eta muxu.

U. Mendizabal
Orain ni hasiko naiz
egiten galderak
M. Akizu
eta hautatu behar
ditu nik aukerak.

U. Mendizabal
Zein da barruan dezun
zaletasun hori?
M. Akizu
Badaukat baina oraindik
ez esan inori.

U. Mendizabal
Nik botatzen dizkizut
hemezortzi urte
M. Akizu
ba kalteko litzake
nahiko bazenuke.

U. Mendizabal
Nola imajinatze’zu
zuk zure bizitza
M. Akizu
ba bakardadea da
bigarren baldintza.

U. Mendizabal
Zertan egiten dezu
egunero lana?
M. Akizu
Ez zait asko gustatzen
horixe da dana.

U. Mendizabal
Baina jakin nahi det
zein den ofizio.
M. Akizu
Ofiziorik ez det
dana da bizio

U. Mendizabal
Orduan ikaslea
gainera alperra
M. Akizu
bai eta horregatik
naiz horren ederra.

U. Mendizabal
Lanian hasteko´re
badezu garaia.
M. Akizu
Bai, baina ez badegu
hori nere nahia?

U. Mendizabal
Eta nigandik gehien
ze gustatzen zaizu
M. Akizu
dirudizu zerbaiten
bazerala maisu.

U. Mendizabal
Irakaslea naiz bai
asmatua dezu
M. Akizu
baina ez dezu emango
horrenbeste sexu.

U. Mendizabal
Bueno nekin nahi ote
dezu beste zita?
M. Akizu
Berez Soberai egin
nahi nion bixita.

U. Mendizabal
Aurreko batek esan
zidan ba berdina
M. Akizu
eta hala´re egin
dezu ahalegina.

U. Mendizabal
Ea esan ezazu
garbi ez edo bai
M. Akizu
ba trago txikiren bat
nahi badezu nik nahi.

U. Mendizabal
Bueno hartuko degu
ondoko tabernan.
M. Akizu
Bai, baina zure kontu
beste danan eran.