Bertsos - View details   To know more about this section

2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa
Conductor
Olazabal, Zuhaitz
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hamaika dira kalera atera eta borrokari eusteko motiboak.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean ikusten nuen
mundua aldrebes, trantzeko
dena hain gorri, dena hain more
dena erori antzeko
gogoa neukan iraultza uhinak
munduraino hedatzeko
injustiziak astia izan du
orainean trebatzeko
eta guk lanak dauzkagu ordea
bakar bat aukeratzeko. (bis)

Izan daiteke Zaldibarreko
sarraskiaren kaltea
maniki mehez, arropa txiroz
lepo eskaparatea.
Izan liteke lan istripu bat
edo prekarietatea
bakardadea edo isiltzen den
minaren kantitatea.
Edo besterik gabe izan leike
emakume izatea. (bis)

Hamaika arrazoi ateratzeko
kalera baina aldapan
daude eskailerak eta erortzen
gara edozein maldatan.
Orain kaleak eta manifak
nahiko bakarti ta bakan
baina benetan beteta sofak
eta ze sua sofatan!
Iraultza gehien egiten dira
mobileko pantailatan. (bis)

Autokritiko jartzeko badut
nik ere zio zerrenda
kontraesanak bainintzake nik
zuek beste nigan zenba
baina batzutan iraultza grinez
bete behar da agenda
gizarteari ere eginez
guretzat ohi den ofrenda.
Lehen pausu bat eman liteke
bihar kalera irtenda. (bis)