Bertsos - View details   To know more about this section

2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera)
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Joanes
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iker, zure etxepean bizi da Joanes, herriko mutil orkestra. Lehen egunean instrumentu batekin atera zen eta oso polita izan zen; bigarrenean beste batekin eta ondo; egunero balkoian dago, eta dagoeneko nekatzen hasita zaude. Gaur bateriarekin atera da.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Holaxe hasi nintzen
ni egun batean
ta jendea entzuten
bien bitartean
ta ez dut uste denik
zuentzat kaltean
hola jarraituko dut
doinuz atakean
nere bateri dena
bukatu artean. (bis)

I. Zubeldia
Emozionatu zaigu
gure mutikoa
katxarroa ere dauke
oso praktikoa
ezin dizut jarraitu
nik zure jokoa
kazuela, zartaia
eta lapikoa
nik’e baterie det
kategorikoa. (bis)

J. Illarregi
Onartu beharko zeren
auskalo bestela
ni listoa baino zu
ez zara ergela
konstante izatea
nere erregela
jakin behar zenuke
behar den bezela
zortzitako txaloak
neretzat direla. (bis)

I. Zubeldia
Nere buruan bada
makina bat kezka
galdetu nahi nizuke
ta erantzuna presta
txaloen meritua
ezin da ordezka
zuretzat zortzitako
txalo eta festa
baina nik hiruretan
ein nahi det siesta. (bis)

J. Illarregi
Beraz sofan etzanda
ta hanka luzea
erlaxatuz aurrea
ta berdin atzea
nere kulpaz zaila da
gaur konzentratzea
nahiz eta eman dudan
solfeo klasea
nere pasioa da
adarra jotzea. (bis)

I. Zubeldia
Gure musiko jauna
ez danez tontoa
igual bere lekuan
jarri beharko’a
arte munduan eman
nahi dezu saltoa
ura botako dizut
irakindakoa
horrek egingo dizu
laino efektoa. (bis)