Bertsos - View details   To know more about this section

2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Servier

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Performance
2020-06-13 Senpere Jaialdia
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Servier, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Egoera larria da. Lehergailua zartatuko da. Hari gorria mozten baduzu, horrek zu hilko zaitu, baina mila pertsona salbatuko dituzu. Hari urdinarekin kontrakoa gertatuko da.

Description

Melody
Mando baten gainean I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Servier

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Konzentratu behar naiz
zaudete isilik
inoiz espero gabe
hain momentu zailik…
Lehergailua hemen
ta bi hari soilik
zuen bizitza hari
batetik zintzilik.

Badut nere jakintza
nere bisioa
arriskua beti dut
noski bizioa
zorrozki beteko dut
ene misioa
ikus dezazuen zer den
sakrifizioa.

Bukaera hau zuen
bizitzen luzapen
jada ez ninduzuen
aspaldi jasaten
amak ere ttikitan
hau zidan erraten
aingeru aurpegia
ikusten zidaten.

Zuen patua ene
kezka printzipala
zuek salbatu, ni hil
momentu zitala.
Gorria moztuko dut
nola edo hala
nik bederen badakit
zerura noala.