Bertsos - View details   To know more about this section

2020-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (44. 2020. Zarautz)
Performance
2020-09-04 Zarautz Sariketa
Conductor
Aizpurua, Maite
Bertsolaris / Authors
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bakezalea zara. Gaur, ordea, muturreko bat eman diozu norbaiti.

Description

Melody
Izarren hautsa egun batean
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ane Zuazubiskar Iñarra

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Trenean sartu Zarautzen eta
kostaldean aurrerago
pare-parean eseri zaizkit
bi begi guztiz arraro
eta horrela aritu dira
behetik gora niri begira
ta ni urduri zeharo
eta geltokiz geltoki hala
segitu dute luzaro
eta ni hala, orain urduri
gero haserretuago
eta orduan jo dut kolpea
“normala al da hor egotea?”.
Lehen ezin nuen gehiago
eta orain lasai nago.

Laupabost aldiz esan dit “Guapa!”
eta niretzat gehiegi
gerri aldean sentitu ditut
bere begiak igeri
hauxe omen zen autodefentsa
nahiz gehiegitan ez hori pentsa
ez nuen egon nahi geldi
biolentotzat hartu baititut
itsatsitako bi begi
lepo atzean sentitu ditut
dardara eta izerdi
eta matraila erdi galduta
hor gelditu da despitatuta
zilegi bazen zilegi
eman ta aurrera segi.