Bertsos - View details   To know more about this section

2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2021) Eskolatik Plazara
Performance
2021-02-12 Altzo Jaialdia
Conductor
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Aizpurua Ibargarai, Haira
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Lehen puntuak eman zituen gai-emaileak.
Puntua: Etorria al zinen / Altzora lehenago?
Puntua: Finalaren ordezko / plaza dotorea.
Puntua: Handik hona etortzen / ez dago erraza.
Puntua: Azkenaldian sarri / ixten dute muga.

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Artola
Etorria al zinen
Altzora lehenago?
H. Aizpurua
Ez baina hurbiletik
aspaldi igaro
bere edertasunaz
harrituta nago
pasatu nahiko nuke
denbora gehiago!

I. Artola
Finalaren ordezko
plaza dotorea.
H. Aizpurua
Publikoa txikia
dugula ordea
oholtza txikia dugu
ta urrun da behea
heldu den urtekoa
segur da hobea.

I. Artola
Handik hona etortzen
ez dago erraza.
H. Aizpurua
Nik uste ordu on bat
dugula gaur pasa
merienda egiteko
izan naiz kapaza
ta kanpora ateraz
hartu dut arnasa.

I. Artola
Azkenaldian sarri
ixten dute muga.
H. Aizpurua
Zinez egiten dute
eta nun da duda?
Saran ez gabiltz bate
oraingoz gustura
mugak idekitzeko
garaia heldu da!