Bertsos - View details   To know more about this section

2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-02-25 Arrasate Berezia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Arregi Markuleta, Maider
Martin, Alaia
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
2061ean, hemen bertan egongo bagina…

Description

Melody
Hemen gezurra nagusi
Stanza name
Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra

Stanza name:  Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Berriro kantura biba! (bis)
eta jendea begira
orduan zeudenetatik
pare bat gelditzen dira. (bis)

A. Zuazubiskar
Bi eta erdi hor kasi (bis)
guk asko dugu ikasi
lehenengo filan baina
hortxe kieto-kieto Patxi. (bis)

A. Martin
Nola ez gaituzte erakusten (bis)
ta hiru egoak puzten
Amaia antzokira behintzat
eraman behar gintuzten. (bis)

M. Arregi
Hementxe gaude gustura (bis)
gure garaia heldu da
nik fallo bakarra daukat
dantzan daukat dentadura. (bis)

A. Zuazubiskar
Gu txalotzen ehunka lagun (bis)
neska zahar bat bi alargun
komunera joan gabe
behintzat aguanta dezagun. (bis)

A. Martin
Joateko ez dut baimenik (bis)
ez ote da atsedenik?
Tonu agudoenetan
pixak ihes egiten dit! (bis)

M. Arregi
Hartu zazue tartea (bis)
zabalik dago atea
adin honekin gurea
dugu autoritatea. (bis)

A. Zuazubiskar
Gurea oholtza dena (bis)
Bertsoa eta Goiena*
makilatzen pasatu dut
ia arratsalde dena. (bis)

A. Martin
Nik ere izan dut beldurra (bis)
eta galdu dut glamourra
dardarka pintatu ditut
ezpainak eta sudurra. (bis)

M. Arregi
Ni oso itsusi nago (bis)
eta zahartuta zeharo
baina orain sentitzen naiz
inoiz baino askeago. (bis)

A. Zuazubiskar
Entzuten gazteek ditxa (bis)
entzuten dut haien hitza
“Joe zahar hauek oraindik
lekua kentzen dabiltza!”. (bis)

A. Martin
Nahiz den bihotz onekoa (bis)
Maite ez da perfektoa
gaien ordez ekarri du
medizinen prospektoa. (bis)

M. Arregi
Ederra dugu norantza (bis)
bakarra daukat arantza
BECen kantatzeko daukat
nik oraindik esperantza. (bis)

A. Zuazubiskar
Dena aldatu ez delako (bis)
gero gizon batek planto
zuk hemen kantatzen duzu
herrikoa zarelako! (bis)

A. Martin
Errimategia landu (bis)
erregistroka banandu
saia gaitezen ekipo
sekula ez da BECrandu! (bis)

M. Arregi
Izena eman dena dela (bis)
txapelketetan horrela
Maialenek jantziko du
hamaikagarren txapela. (bis)

A. Zuazubiskar
Leku gutxi dago BECtan (bis)
ta ezin zenez gaztetan
orain triunfatuko dut
zaharren txapelketetan. (bis)

A. Martin
Zahar etxeetan ez da giro (bis)
bertsotarako motibo
baina bukaera ahaztu zait
eser gaitezen berriro! (bis)


*Bertsoa.eus plaza digitala eta Goiena Komunikazio Taldea