Bertsos - View details To know more about this section
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Iker Zubeldia
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Araiztegi
Iker ta biok oraintxe
daukagu pinta apaina
ia eztarriko zulon
trabauta daukat mingaina
ez dakit zer edan dedan
sagardoa o txanpaina
ia lehertu beharrean
dakarkit lepoko zaina.
Ataundik abitu gera
eta goaz Beasaina
ez dek bromatarakoa
izango honen ordaina
ia amatik aparte
inor ezin det engaina
onena det erostea
parean dagon ertzaina.
I. Zubeldia
Sagardoak berezkoa
zaporea ta txinparta
kasualidadea baino
gaurkoa ere aparta
zuzen abitu gera gu
ta irten gera zeharka
komoneko atean’e
Enekok utzi du marka
edan ditut bi botila
sei pitxar ta zazpi lata
hemendik aurrera ziur
izango degu zarata
txixe egiten hasi naiz
azkenen egin det kaka
zuk’e ondo merezita
ez daukazu ba soldata!
E. Araiztegi
Jaio nintzen egunetik
nahastuta daukat ganbara
nere kontura egin du
gaur Demetriok* algara
ona bai dakit aurtengon
nik damakidan bolada
beti piztuta daukagu
lepo gaineko lanpara
Ikerri’re eman diot
sekulako besarkada
ta atzetik zai geittu** da
jesusen neska ilara
eta nik ematen nuen
Amstrong edo Cancellara
martxa hontan Iker laster
jungo gaituk kartzelara!
I. Zubeldia
Dana ez da nere kulpa
hautatu deten aukera
nere buruari ezin
hartuta nabil tankera
askotan egiten diot
“Normala al haiz?” galdera
eskubira joan nahi det
ta nijoa ezkerrera
erdibidea askotan
igual onena ote da?
Talentua asko daukat
intentzioa sobera
etxetik irtetzen naiz ni
nire buruan kaltera
eta guztiak galduta
iritsi ohi naiz etxera.
* Demetrio, Ataungo sagardotegiko nagusia dena.
** Gelditu.