Bertsos - View details   To know more about this section

2021-06-05 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-06-05 Anoeta Jaialdia
Conductor
Sarasola, Maddi
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Xabat
Mendizabal, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Elkarrekin ligatu zenuten biok 2020ko inauterietan, azkeneko parrandan. Geroztik ez duzue elkarren berri izan. Baina Unai enteratu da etxera janaria eramaten duten enpresa batean lan egiten duela Xabatek, eta hori jakinda astean pare bat aldiz eskaera egiten du. Gaur ere egin du eta oraintxe jo du tinbrea Xabatek.

Description

Melody
Behin batean Loiolan III
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-06-05 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Unai Mendizabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Inauteri haietan
a ze meritua!
Frailez jantzita eman
zidan predikua
asteazken iluntzia
neretzat nahikua.
Oroitzeak ireki
dit apetitua. (bis)

X. Illarregi
Beraz oroitzeakin
ez zara kezkatu
nik zurekin ez daukat
ez fede ez patu
hanburgesak, nuggetsak
patatak prestatu
baina postrerik ze ba
ez duzu eskatu? (bis)

U. Mendizabal
Ba dena azaltzera
ni oraintxe noa
postrea zu zeu zera
goxoa, sanoa
hanburgesarengatik
kejako asmoa
ez zara ba izango
begetarianoa? (bis)

X. Illarregi
Praileak haragia
irensten du sarri
eta hobe debalde
badiote jarri
prailez ez naiz etorri
bi muxu elkarri
baina ardo goxorik
ez dizut ekarri. (bis)

U. Mendizabal
Saasolako sardua*
badet eta nahiko
mahaia jarri det txukun
kandelekin bapo
bi aulki ere badaude
eser zaitez guapo!
Gaur propio eskatu det
bi lagunentzako. (bis)

X. Illarregi
Orduan zen negua
ta orain da uda
orduan patxarana
eta orain ura
bai sartuko naiz baina
nigan badut duda:
armarioan al duzu
disfraz sexy hura? (bis)

U. Mendizabal
Nik Doraemonena
gorde nuen txukun
jada adiskide gera
lehengo bi ezagun
sartu zaitez barrura
nere maite kuttun
pasatako denbora
aprobetxa ‘zagun. (bis)

X. Illarregi
Beraz ipini duzu
kandela giroa
baina ezin naiz egon
etxera igoa
eraman beharra baitut
hau da bertigoa!
Festetan ligatu nun
baten "pedidoa". (bis)

*Sarasolako sagardoa. Sarasola sagardotegi bat da.