Bertsos - View details   To know more about this section

2021-07-01 Barañain Jaialdia [Bertsoa] / Josu Sanjurjo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-07-01 Barañain Jaialdia
Conductor
Robles, Sarai
Bertsolaris / Authors
Sanjurjo, Josu
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ohiko gaia jarri beharrean helmuga bat emanen dizut; egoera bat zeinean “Eskerrak eguzkia atera den” diozun. Nahi beste bertso bota ditzakezu.

Description

Melody
Lo hadi ainguria
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-07-01 Barañain Jaialdia [Bertsoa] / Josu Sanjurjo

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


San Ferminak ditugu
nahiko epopeia
antolatzeko izan
dutenez ideia
bi mila hogeita bi
zeruan hodeia
azkenean iritsi
da uztailak seia.
Hamabost urte ditut
ta ze arazoa!*

Etxean haserretu
berri gurasoa
udaletxean giroa
ez dugu mantsoa
hamabiak dira hor
da txupinazoa.
Egia erran dugu
hau deserosoa
hemen ez da kabitzen
ta jende osoa
zuriz atera baina
ze kuriosoa
kamiseta blai daukat
ja kalimotxoa.

Horrela egiten da
betiko erara
pausoz pauso iritsi
berri zaigu gaba
horrek ez dit emango
sekula ikara
taldean joan gara
Nabarreriara.

Gaba betetzen zaigu
gustoko osagaiz
eta hamabost urtetan
horren gu asekaitz
goizeko bostak dira
ta ez nabil garaiz
hemen bakar-bakarrik
gelditu berri naiz.

Goizeko zazpirak ta
nahiko borondate
hemen ikusten dena
ze eskaparate!
Eguzkia atera da
egiten du kalte
aguantatu beharko
entzierroa arte.

Erran eta egin dut
oraintxe horrela
etxean eman behar
didate itzela
gaztea naiz ze egingo
nuke ba bestela?
Etxera sartua naiz
zezenak bezela.

Eta kamiseta dut
nik busti-bustia
amaren disgustoa
aitan angustia
azkenean atera
zaigu eguzkia
eta nere partetik
hori da guztia.

*Txaloentzako tarterik utzi gabe kantatu zituen bertso guztiak; aurrekoa bukatu orduko hasi zuen hurrengo bertsoa.