Bertsos - View details To know more about this section
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iker Zubeldia
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia
Neguak bezten digu
gure bekokia
ohitura bera degu
eta egokia
soilik desberdina
gure biltokia. (bis)
M. Akizu
Honek izaten ditu
mila buru-haize
fruta bat hartu ohi du
barrura belaxe
gosea kitatzen du
baino ezin ase. (bis)
I. Zubeldia
Zu beti tripa triste
gerorako minez
nik sabela bete det
gogoz eta grinez
negun lo egingo det
tripei hazka eginez. (bis)
M. Akizu
Ba, bai ibili zaitte
tripetan azkure
zure alderdie akaso
ez al da "peneube"?
Berea berea da
ta nerea gure. (bis)
J I. Zubeldia
Jan eta jan hor nabil
segi eta segi
hala ere aurkitzen naiz
larri eta eri
zuloan ez naiz sartzen
jango nun gehiegi. (bis)
M. Akizu
Burue haundie do
eta erakutsi
egia da jaten do
azal eta guzti
kata egiten baitu
ta gorrik ikusi. (bis)
I. Zubeldia
Hotz haundie eiten do
ilbeltzeko gauen
ez dakit negu horrek
garbituko nauen?
nahi al dezu lo egin
nere aldamenen? (bis)
M. Akizu
Tatuaje, parapente
ta zenbat zorion!
Hasi da Iker eta
nola ba egin on?
Esan diet zure atzen
ezin dala egon. (bis)
I. Zubeldia
Nere atzen sufritu
eingo dezu gehio
urtxintxanak zabaldu
ditu mila leiho
holamuz hasi ziren
Pantxoa ta Peio. (bis)
M. Akizu
Batek dauka eztena
besteak gantxoa
bata degu Kijote
bestea Santxoa.
Ba, hor ni naiz Peio ta
zu zera Pantxoa. (bis)
I. Zubeldia
Pantxoa orain ere
oso pantxo dago.
Peio egon izan zan
gaur baino lehenago
Maialen agur bana
bota beharra dago. (bis)