Bertsos - View details   To know more about this section

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-09-25 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Xabat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu.

Description

Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitzak aro eta etapa
denak errazak balitu
ez genukeen hala ibili
beharrik ezin aurkitu
bere besotan jaio nintzen ta
hazten horrela segitu
bai baina orain begitu
ezer ezin entenditu
buelta eman dut bide erdian
ta masail biak ez siku
zahar-etxerako hartu behar nuen
baina ez naiz atrebitu. (bis)

Ama etxean zain egongo da
baina ikusi gizarte
honek zertara eraman nauen
ez balore ez izate
anai-arrebok erabakia
baina beharturik naukate
berez joan behar nintzake
ezin atera hitzak’e
ordea ez dut hara eramango
hori da herio kate
amaren eta nere nahiaren
kontra joatea litzake. (bis)

Berdin zait ama izango badut
nere etxean nere kargu
azken finean bizitza ziklo
berri bat gugan dakargu
berak gu ere izan gintuen
urte askotan enkargu
ez dut nahi amarik saldu
gu egon gaitezen salbu
anai-arrebak haserre egon
arren ezberdin gara gu
kontzientzia lasai izango dunak
nahi badu eramango du. (bis)