Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Azkarraga, Oier
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Urdangarin, Iban
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Konfinamenduaren ondoren kirola egiten gogotsu hasi zineten. Geroztik horixe izaten da zuen asteburuetako plana. Zu Iban, festaren baten falta sumatzen hasi zara. Miren gustura dabil egungo bizimoduarekin.

Description

Melody
Behin batean Loiolan III
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iban Urdangarin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Urdangarin
Zapatilak jantzita
noiz pasako marra
kopeta izarditan
bustita bizkarra
baina gogoratu zait
tabernako barra
dantzan izerditzea
ere ez da txarra!

M. Artetxe
Zuk biak nahi dituzu
dantza eta zurrut
parrandero bizitza
lehendik duzu zuk!
Nik izerdiaren ta
ahaleginaren truk
Isostar tragotxo bat
hartuta aski dut!

I. Urdangarin
Gustora hasi ginen
kirolai ekinez
baina ez nabil zu bezain
gizabide finez!
Lehen kirolari nintzen
kirolari zinez
a ze kilometroak
eseak eginez!

M. Artetxe
Nik ere zuk bezala
ai! Iban, lehenago!
Alfabeto osoa
pasata nahiago
parranda ta kirola
biak hain oparo
hau adikzio gisa
onartua dago!

I. Urdangarin
Goazen parrandara
goazen honez gero
txupitoan faltarik
ez zazu espero
eta dantza eginda
ez bazaude bero
bizkarrean eraman
nazakezu gero.

M. Artetxe
Barkatu baina biok
lagunak bagara
utzidazu joaten
hona eta hara
eta gizon probekin
ni pakean laga!
Lasto fardoa baino
astunagoa da!