Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Azkarraga, Oier
Bertsolaris / Authors
Agirre, Manex
Mujika, Haritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Haritz, Manexek zurekin egoteko gogoa zuela eta, elkarrekin oporretara joateko konbentzitu zintuen. Lau egun daramatzazue oporretan eta Manex hirugarren liburua irakurtzen hasi da.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Haritz Mujika

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Mujika
Amesten nitun musu
amets ta igurtzi
baino oporrak hori
ez du erakutsi.
Lehen gutxi egoten ginen
orain oso gutxi
azala beste ezer
ez dizut ikusi.

M. Agirre
Eta azal ederra
ez zazu egin duda
nik ere egin nahi nuen
festa, abentura!
Baina berehala joan naiz
nire liburura
zure argumentua
azkar bukatu da!

H. Mujika
Akabo argumentua
akabo patxada
zure jarrerak joder
egiten dit traba
Pragara etorri eta
eskutan Obaba
Asteasutik hortako
atera al gara?

M. Agirre
Asteasutik pozik
nator atzerrira
baina lerro artean
nolako disdira
nire opor idealak
hauek dira, tira!
Ni irakurtzen ta zu
ondoan begira!

H. Mujika
Ba nik ez det ikusten
horren balioa
amesten nun masaje
eta olioa
ta hara ondoan hemen
supergarfioa
idatz dezagun honen
epitafioa!

M. Agirre
Etxera bueltatzea
nahi zenuke, en fin!
Ba ez, ni gustora nago
gaur Haritz zurekin
etorri ondo-ondora
liburuarekin
ta disfrutatu nire
konpainiarekin!