Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Authors
Martikorena Lizaso, Eñaut
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.

Description

Melody
Munduko ilunabarra
Stanza name
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso

Stanza name:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz justu-justu kabitu
asko kostata erditu
baneukan nahiko meritu
bultzaka nintzen harritu
inguru horta’ gerturatuak
erizain eta mediku
hankatik jarri zintzilik eta
toailarekin garbitu
arnasa azkar hartu zuen ta
ez nintzan asko larritu
baina denbora badoa eta
bera ezin da mugitu
oraindik ere etxen bizi da
ta hogeita zazpi ditu! (bis)

Ikasi ingeneritza
nahiz ta maite duen hitza
hortxe joan zan bere gisa
unian nahiko ekintza
nahiz ta jadanik izango duen
maisuak aina jakintza
obsesiboki maite du harek
izan´e bertsolaritza
gero lanikan ez du topatzen
gaztiak hola dabiltza
ta hau etxian tokatzea´re
benetan ez al da grisa?
Ai lanerako bertsotan aina
hau saiatuko balitza! (bis)

Txapelketa zun gainera
ta publikoa gainera
nahiz ta ez dan jun gainbehera
ta be ustez in aurrera
agurra fuerte bota du baina
puntuatutan txarrera
gixarajuak honetan ere
topatu baitu barrera
erdi negarrez hor iritsi zait
afalorduan etxera
esan behar diot “Lasaitu zaitez
ume koskor bat ez zera
ta han bialdu´izuten bezela
zoaz hemendik kalera!”. (bis)