Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-09 Lizarra Txapelketa
Gai-emailea
Lujanbio, Amaiur
Bertsolaris / Authors
Azpiroz Iztueta, Asier
Bizkarra, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Asier eta Aitor bikotea zarete eta lantoki berean lan egiten duzue. Asier, gaur Aitorrek erran dizu lantokiz aldatu nahi duela.

Description

Melody
Gizakiak harri bat
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Bizkarra

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Azpiroz
Irakasle izatea
dago oso modan
eskola berdinean
indarrik ez sobran
zure iritziz azkena
omen zera kolan
zuzendaria naiz ta
badezu nahiko lan
zuk etxean agindu
eta nik eskolan. (bis)

A. Bizkarra
Zuzendaritzak badu
zenbait gorabehera
pasillora irtenda
hortxe dago bera
holakotan urduri
jartzen da norbera.
Etxera lana eraman
hori ez da manera
ta are gutxiago
etxea lanera. (bis)

A. Azpiroz
Agintaldia daukat
lau urtetakoa
ta neurria hartzea
hoixe da gakoa
etxera lana eraman
nolako saltoa!
Zuzendari txit goren
altu ta guapoa
ta zu berriz zer zera?
Gimnasiakoa. (bis)

A. Bizkarra
Ni kirola egiten
nabil jo ta hautsi
soinketa ze ote den
nahi dut erakutsi.
Holako burlarik ez!
Zerorrek ikusi
gero etxera heltzean
nahiz goiari eutsi
gaur zuk egingo duzu
gimnasia gutxi. (bis)

A. Azpiroz
Galanta bota dezu
a ze numeroa!
Sexua da gustuko
dudan generoa
ta pixkanantza gora
doakit egoa
hori esan duzu ta
sartu zait beroa
momentuz hutsik dago
nere bulegoa. (bis)

A. Bizkarra
Duela bost bat urte
esango bazendu
esango nizkizuke
hamaika lausengu.
Ordea, lehengo burlak
ez zaizkit atzendu
eta gelak morboa
gaur guztiz galtzen du
utzi eskolak eta
geurea zuzendu. (bis)