Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Illarregi, Joanes
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unai eta Joanes, Espainiako Gerra Zibileko desobiratze lanetan ari diren bi lagun zarete. Lanean ari zareten hobi komunean uste zenutena baino askoz gorpuzki gehiago aurkitu duzue.

Description

Melody
Kintak jarrita ondorenian
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Joanes Illarregi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Desobiratzen jarri gaituzte
ez dakit zenbat aditu
zuloa egin behera ta behera
eta hezurrak aurkitu
lana akitu behar genduen
baina ezin da akitu
gorputz gehiago daude hemen ta
norbaitek faltako ditu. (bis)

J. Illarregi
Zulo honetan pasa ditugu
aste hauetan orenak
zulatu eta zulatu ari
bukatu ezin direnak
hezur pila bat aurkitu dira
erdi ustelak gehienak
orain bigarren lana aurkitzea
hauen izen-abizenak. (bis)

U. Agirre
Gu lanerako etorri gera
horrek ez du ezer txarrik
ez degu falta borondaterik
ez degu falta indarrik.
Familietan pentsatu eta
nago kezkatu xamarrik
hezur pila bat dago hemen baina
ez da hezurra bakarrik. (bis)

J. Illarregi
Etorri ginen eskutan hartuz
mailuak eta aitzurrak
uste genuen hemen zeudela
lehengo arrasto apurrak
nahiz ta topatu ditugun hauek
bakarrik izan hezurrak
hemen ageri geratu dira
kontatutako gezurrak. (bis)

U. Agirre
Egia da bai, egitik bada
hemen nahikoa eskasi
etxe danetan arazoren bat
izango genduan kasi
hemengo gerra bukatu arren
toki askotan da hasi
iruditzen zait gizaki honek
ez duela deus ikasi. (bis)

J. Illarregi
Hezur guztiak ikusi eta
dantzan jarri zait barrena
famili batzuk jakingo dute
hori da gauza onena
ta gizakiak zer izandu da
luze ikasi duena?
Gu desikasten hasi gaitezen
irakatsi digutena. (bis)