Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Joanes
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Zu Joanes sex-shop edo denda erotiko batean hasi berri zara lanean. Lehen eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia, zure gurasoa.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Zer esan behar zaio
gaurko kasu horri?
Kuriositatea
daukazu jatorri
irrifar bat ahoan
bi muxuak gorri
animo esatera
ez zara etorri! (bis)

A. Martin
Animatzera nator
gustura-gustura
ta zure kolorea
kolpez txuritu da
nik ere sumatzen dut
azpian azkura
nola etorri zinen
bestela mundura? (bis)

J. Illarregi
Hori entzun dut eta
belarriko mina
amak kontatu nahi du
pasarte zikina
sekula ez nintzake
jaioko, jakina
jostailuekin ari
izandu bazina. (bis)

A. Martin
Jostailu premia dugu
nik eta senarrak
zikinetik deus ez du
hor beheko aparrak
nola tallajez diren
arraro xamarrak
probatu al nitzake
bola txinatarrak? (bis)

J. Illarregi
Bola egiten ari zait
gainera benetan…
Satisfyerrak daude
beherapenetan
zer nahi duzun idatzi
papertxo horretan
ta oparituko dizut
urtebetetzeetan. (bis)

A. Martin
Magia topa dezan
Evaren saihetsak
honekin bete leizke
amaren ametsak
ondo ezagutu ditzan
alu baten ertzak
ekarri liburu bat
zure aitarentzat. (bis)


*Bertsolariak “Satisfaierrak” ahoskatu du.