Bertsos - View details   To know more about this section

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Bizkarra, Aitor
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Balleta egiten duten bi nerabe zarete. Txikitatik elkarrekin ibili zarete entseguetan. Agin, Aitorrek esan dizu nekatu dela eta uztea pentsatu duela.

Description

Melody
Gizakiak harri bat
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Agin Laburu

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Dantzari onak gera
hori da suertea!
Baina mutil kuadrilla
ez da hain merkea
hamabost urte adin
adin ta epea
nahiz ta barrua utzi
ohi digun betea
barrutik o kanpotik
al dator nekea? (bis)

A. Bizkarra
Pozik betetzen dugu
dantzari papera
ordea gerokoaz
lagunen artera
kanpotik heldu edo
barrutik atera
niri pisuegi zaizkit
bi gauzak batera
nire zalantzak eta
haien pentsakera. (bis)

A. Laburu
Zalantza eurek sortu
al dizute berez?
Noski inguratuta
gaudelako jendez
alperretik kanbiatu
ote gera mendez?
Ez nazazu bakarrik
utzi ni mesedez
errespetatzen zaitut
baino ulertu ez. (bis)

A. Bizkarra
Ez diot ez duzunik
laguna arrazoi
ordea bi mallakin
hor dantzan bi morroi
gaur egunean ere
ez da gustatu ohi
nahiz oskolez moderno
garen sasoiz sasoi
mamiz segitzen dugu
oso atzerakoi. (bis)

A. Laburu
Mamia ta azala
bereizirik bapo
beste aukerarikan
ez da guretzako
artalde hontan ardi
beltzak geralako
atzerakoi diozu
baino alto! Alto!
Hankak lurrean baino
egin zazu salto! (bis)

A. Bizkarra
Ta haien aurreiritziak
asko ez elikatu
hanka puntetan jardun
nahi dut delikatu.
Bai arrazoi daukazu
ta nahiz konturatu
bi aukera soilik dauzkat
ta ez asaldatu
afizioak edo
lagunak aldatu. (bis)