Bertsos - View details   To know more about this section

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hilabeteak dira sexu lagunak zaretela. Orain arte argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin maitemindu dela.

Description

Melody
Zer da gaur Donostian
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Fruitua eman dizu
gutaz hausnartzeak
ta poza ematen dit
hortan ausartzeak.
Zer esan nahi ote du
berez maitatzeak?
Nahiz poz ematen didan
gu biok batzeak
beldurra ematen dit
gero min hartzeak. (bis)

On. Enbeita
Baina bizitzak mina
ematen digu maiz
gauza eder guztiek
daukate zerbait gaitz.
Handi ikusten zaitut
gorputzez ta bisaiz
ta hobe argitzea
egoera garaiz
sua eman zenidan
ta erre egin naiz. (bis)

A. Martin
Lasai berez ez dizut
nik zertan eman min
gure ezpainetan zenbat
bero, zenbat karmin!
Gure harremana da
plazeraren lagin
hola jarraitu nahi dut
ligez lige, arin
morbo pixka’t behar da
txispa itzal ez dadin. (bis)

On. Enbeita
Teoria ondo dakit
izanez, izenez
baina praktikan nago
apurtuta senez.
Zutaz maiteminduta
oso nagoenez
egoera konpontzen
ez daukagu errez
nik ez dut uzterik nahi
baina hau ere ez. (bis)

A. Martin
Gure arteko txispak
behar du hartu su
gorroto ta maitasun
dira bi lehengusu.
Beraz segi dezagun
bero eta sutsu
maite, ez maite, ez dakit
gustuko zaitut zu.
Ahaztu etiketak ta
emaidazu musu! (bis)

On. Enbeita
Kasik nengoenean
premenopausika
ondora etorri zinen
hain bizi, korrika.
Ta orain hemen nago
hain kursi jarrita
musu eman ta egin
dezagun polita
azkenekoz larrutan
kontuak utzita. (bis)