Bertsos - View details To know more about this section
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Hamarkada askotan
egin da borroka
Colina:
askatasuna egon
ez zedin koloka
baina ez pentsa aldatu
zaigunik epoka
oraindikan zer egin
handia dago ta!
Puntua:
Herriari ematen
diote bizitza
Colina:
Nahiago nuke nunnahi
halaxe balitza
gaztetxetik sortzen da
herriaren hitza
ta gu berriz hitz hori
kantatzen gabiltza!
Puntua:
Zein da gaztetxeekin
duzun harremana?
Colina:
Bertan koka liteke
nere iragana
ta esan orain tarteka
kantatzen dudana
han sartzeko gogoa
da nik daukadana.