Bertsos - View details   To know more about this section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Joanes
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Irribarre konplizea egin diozue elkarri

Description

Melody
Maite gaituzten soro zelaiak
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Afaldu eta ohe barrura
joan gara bero-beroan
musu artean maindireekin
hasi gara endredoan
elkar daukagu parean eta
elkar daukagu gogoan
goxo ari gara, oso gustora
baina dena ez da doan.
Begiratu dut albo batera
ta bera daukat ondoan
keinu egin dit begiarekin
irri txiki bat ahoan
ta keinu horrek helarazi dit
hain gaizki ez dela joan. (bis)

Beti izan naiz geldiezina
beti horren urduria
ta lortu dugu bion artean
eraikitzea zubia.
Modu denetan aritu gara
nor zalduna, nor zaldia…
Egia esan sentsazioa
neretzako miraria
bere ondoan hau egitea
nuen nere guraria
ongi joan dela ikusi izana
neretzat ze oparia
beti ez baita ongi irteten
lehendabiziko aldia. (bis)

Gu ohe baten barruan gaude
biluzirik bi nerabe
orain guztia poza daukagu
ez min ta ez atsekabe.
Betiko hemen geratu nahi dut
ez dut egin nahi nik alde
behatzarekin nere bizkarra
laztantzen dit hain suabe
zenbat gozatu lehen aldia
nahiz espero nuen grabe
maindire artean arropa gabe
ta besarkatuta gaude
eta lotara makurtu gara
beste ezer esan gabe. (bis)