Bertsos - View details   To know more about this section

2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (53. 2022. Izpura)
Performance
2022-03-26 Izpura Berezia
Conductor
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bakarkako gai bat emango dizut, baina gai beraren aurrean hiru bakarkako egitea eskatuko dizut; hiru bakarkakoen lehen bertsoa bakarrik kantatuko duzu. Hauxe da gaia: Leku horretan sartzen zaren aldiro orduko bizipen hura heldu zaizu gogora.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamabi urte nituen edo hamabi ta piku
katixima bukatua nahiz ta ez nintzen aditu
meza ematen ez nintzen ni monagilo aritu
baina hala´re elizan egun haunditan kabitu
bera ez dakit ez gendun apez edo apezpiku
baina eskua sartu zidan “Alto!” esan ta ez zen gelditu
intzentsu usainak gauza gehiegi estaltzen ditu. (bis)

Guztia ez dela trauma nago pentsatzen hasia
etxe hortan ernetu zen gaur naizenaren hazia
aitaren isiltasuna eta amaren grazia
bizitza oso baterako baneukan zer ikasia
etxera itzuli orduko ahazten dut desgrazia
gurasoak besarkatu, mahaian txorixo egosia
horrela itzuli ohi zait nere haurtzaro guzia. (bis)

Ta herrian ibiltzeak ez duenez ezer txarrik
elkarte atzera joan da han ez zen falta pattarrik
nerabeak ginen eta ez ginun eskas indarrik
han pizten zen zorionik eta maitasun pindarrik
lehen musua hantxe eman nuen eta ez alferrik
gainera musu batean ez zen geratu, beharrik!
Baina kantatu dezaket lehen bertsoa bakarrik. (bis)