Bertsos - View details   To know more about this section

2022-12-11 Zunharre Plaza librea [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-12-11 Zunharre Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Aizpurua Ibargarai, Haira
Enbeita, Onintza
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-12-11 Zunharre Plaza librea [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Onintza Enbeita

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Inspirazioak ai! Baditu beharrak
gustora jaso ditut askoren marmarrak
hemen inbasioa dira bizkaitarrak
ta nire gurasoak ez dira bakarrak. (bis)

H. Aizpurua
Besteen hitzetatik nik dudala ikasi
familia dut hemen ta egin dit grazi
astian bideetan egin dira nahasi
baina hor dira nere aitatxi ta amatxi (bis)

On. Enbeita
Galdu egin direla bidean barrena
hori ez bedi izan inorentzat pena
gogoratu mexikar kantak zioena
iristea da beti garrantzitsuena. (bis)

H. Aizpurua
Azken lekua dugu da denen desira
bazkaria delako Lexantzün segida
amatxik erran dit ta, ezkila begira
bat falta dela hortxe ohartu al zira?

On. Enbeita
Ez dut horra luzatu nire begirada
baina amatxik arrazoi berriz ere hara!
Batekin nahikoa da bertan beharbada…
Inor ez da joaten jada mezetara. (bis)

H. Aizpurua
Ez da ainitz etortzen hola da bizitza!
Ez zaizu ainitz gertatu beste elizen gisa
duda bat badut orain ematen dut hitza
zu baino zaharragoa ote den eliza. (bis)

On. Enbeita
Zure albotik nago galdera entzuten
eta ez dakit ondo zuri erantzuten
beste ezkila igual zaharra zen izaten
zaharregia zelako kenduko baitzuten. (bis)

H. Aizpurua
Ez duzu gaizki hartu mugituz gerria
hortxe dugu eliza ta hor baserria
pixka bat gaztetzeko hemengo herria
ni izanen naiz beraz ezkila berria. (bis)

On. Enbeita
Lehen ere esan dizut memorian sartu
eta garai bateko bertsotan pausatu
zu zara ezkil berria ta inoiz ez ahaztu
horregatik ez baitut nahi erretiratu. (bis)