Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Gorka Pagonabarraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Authors
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Pagonabarraga, Gorka
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Abarkas okupatu barri dan gaztetxe bateko kidea eta Gorka auzokidea zarie. Abarkas, herritarrei zuen proiektua aurkezteko esku-orri batzuk prestatu dozuez. Oraintxe emon deutsazu esku-orria Gorkari.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Gorka Pagonabarraga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abarkas
Lehen betea zegoen
zikin eta trastoz
eta gu sartu gara
horren gogo askoz
panfletoa prestatu
dugunez apropos
ez dakit egon behar
zaren gugaz ados
baina gure burua
aurkeztera gatoz.

G. Pagonabarraga
Papeltxo bat eman dit
etxera sartuta
nik hartu egin diot
zer egingo dut ba?
Mundua aldatu nahi
ta hargatik okupa
burgesiaren kontra
indarrak hartuta
amets hori ez al dago
modaz pasatuta?

Abarkas
Modaz pasatu dela
ai gure testua!
Hala ere luzatu
nahi dugu eskua
gizartea ez denez
guretzat justua
okupatzea izan da
gure pretestua
gazteek eukitzeko
beraien lekua.

G. Pagonabarraga
Bertan daramazue
hiruzpalau aste
hausnartuz zer den arau
ta zer arau hauste
baina mundu honetan
ze amets zapuzte
egoera beltz dago
hala da nik uste
nik ez baina atoan
botako zaituzte.

Abarkas
Alkateak bota du
erantzuna berdin
baina gure ametsei
ezin muzin egin
atontzen ari gara
lokal hori fin-fin
ta kontatu nahi dugu
laguna, zurekin
etorri ta ikusi
zure begiekin.

G. Pagonabarraga
Nahiz eta nahiko txarra
den pronostikoa
ez dizuet emango
aizu ostikoa
auzolana noiz dago?
Esan, mutikoa
konpondu dezazuen
zuen garitoa
bajatuko dizuet
urdaiazpikoa.