Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Koldo Gezuraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Authors
Galletebeitia, Xabat
Gezuraga, Koldo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Koldo, Xabat zure bikotekide ohiaren gurasoa da. Aspaldi ez dozue koinziditu, baina gaur kaletik zoaziela topo egin dozue.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Koldo Gezuraga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


K. Gezuraga
Ez pentsatu ibili
naizenik iheska
gaur gurutzatu zaitut
kalean trabeska
joe ze ilusio
ta zelako festa!
Ni pila bat pozten naiz
horri txarra ez da
portzierto eguraldia
bastante ona, ezta? (bis)

X. Galletebeitia
Gure etxean soilik
sartzen da labela
balio izan zidan
jartzeak kandela
ez duzu ikusiko
berriro mantela
justu agurtzen ninduzun
lehen dena dela
orain dirudi nire
laguna zarela. (bis)

K. Gezuraga
Labela ez naiz izango
nabil harritua
ez dut ondo ulertu
gaur zure aipua
behinola esan nuen:
“Ze sasi aditua
koinatu galanta da
gainera sikua”
Baina preskribituta
dago delitua. (bis)


X. Galletebeitia
Oroitu didazuna
lehengoa ze aro!
Eskerrak aldatua
daukagun zeharo
baina detaileetara
nahi nuke igaro
gure alabatxoa
haur baten zain dago
eta gu bizi gara
askoz lasaiago. (bis)


K. Gezuraga
Zuk nola esan zenidan
haserre aldartez:
“Ume ekarrita
baietz lotu katez?”
Bueno joan ein behar dut
nire ohiko artez
gustora ibili naiz
aspaldiko partez
Nereari gorantziak
eman bide batez. (bis)

X. Galletebeitia
Goraintziak utziko
ditugu apartean
eskerrak ez zaudela
etxeko atean
eskertzen dizut dena
gaur borondatean
ea elkartzen garen
hurrengo batean
janari ematen
ahateei parkean. (bis)