Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Authors
Gezuraga, Koldo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Asteburuko ohitura legez
hartu ditugu bi kaña
pozarentzako ez genuen hau
horren momentu bikaina
gu umetatik hain lagun handi
harro egoteko aina
beti elkarrekin euri, eguzki
iragana ta oraina
eta gaur danba bota ez dit ba
esaldi forman iraina:
“Ikasketetan ez nabil ondo
ta egingo naiz ertzaina”
Zu zaren guzti horretxen kontra
doa lanbide hori baina (bis)

Hark erantzun bat espero zuen
baina nik ez daukat hitzik
oso ondo daki gaur ez dudala
hemen nik ulertu fitsik
berdin balio dute egia da
kontrako mila iritzik
baina ni beti mindu izan nau
hainbeste lanbide bitxik
bale argi dago ez da bizirik
ez daramana ekaitzik
zu amets baten bila joan zara
a priori ez du gaitzik
Arkauten ez da ametsik lortzen
ameslariak jo baizik (bis)

Hori entzun eta hor etorri da
aitzakien errenkada
ez gezurra da ez zara joango
zu inoiz ofizinara
arma hartuta trajea jantzi
ta patruilatzera hara
autoritate izango zara
herri xehearen ikara
zer gertatzen da manifa baten
bagoaz azken mugara?
Ondo dakizu gure herri hau
bi bandoen herria da
lubakiaren alde banatan
lagun izango al gara? (bis)