Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Authors
Pagonabarraga, Gorka
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire soldata nundik edo handik
lortzeko itxaropenetan
behar gogotsu egin izan dut
Durangoko tabernetan
batzutan pozik umore onez
beste batzutan penetan
momentuz lana uzteko behintzat
asmo handirik ez neukan
nahiz zapalkuntza existitzen den
ditugun harremanetan
babesten dira eurak asmatu
dituzten aitzakietan
jendea elkarren lagun eiten da
negozio txikietan. (bis)

Jentea nahiz ta mozkortu nahian
etortzen zaigun festara
gu barra atzean irriparretsu
mantentzera badezpada
taberna txiki lau langiledun
ta ez neukan bihozkada
baina azkenean amaitu dugu
norbaiten esanetara
soldata onak harreman onak
guztia perfektua da
egia izan ahal dadin igual
perfektuegi beharbada
gure tabernan gure nausia
maitatzera heldu gara. (bis)

Komodo geunden ta plan horretan
zer egin gara lasaitu
tabernan inoiz sufritu arren
ezerk ez gaitu gogaitu
gogoan ditut ugazabaren
animozko zenbait aipu
ta orain atzera begira diot:
“Gorka, beti horren kaiku”
Harreman ona denean ere
diruak agintzen baitu
dirua falta zaigun unean
zer egin gara etsaitu
bere lagunak omen ginenak
denok kaleratu gaitu. (bis)