Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Authors
Altube, Bittor
Mendiburu, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bittor eta Unai 10 urteko ume banaren gurasoak zarie. Bittor, Unai kezkatuta etorri jatzu bere umeak Olentzerori mobila eskatu deutsolako.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Unai Mendiburu

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Altube
Umearena gaur iruditu
zaizunez horren oldarkor
azalpen bat dut horrentzako ta
esan nahi nizuke jator
arbel digital bat eskolan ta
gero ondoren Chrome Book bat hor
ez naiz harritzen nirea ere
mobila eskatzen badator.

U. Mendiburu
Bai ta arrazoia gero agian
dugun eskola porrota
buru ta gorputz superfizialak
Instagrama zein TikToka
nik sentitzen dut buru gainean
jarri didatela soka
nahi ez ditugun eredu denak
pantaila hortan dago ta.

B. Altube
Hamaika zabor dago sarean
hori da nire ustea
baina ezin da berak nahi eta
guk ezezkoan eustea
egin behar da batzutan utzi
gero adierazi uztea
trukoa hemen daukagu nola
ibili erakustea.

U. Mendiburu
Gu okerrago ibiltzen gara
mobilekin dena dela
beraz sermoirik ez zait barrutik
atera behar horrela
mugikor bati engantxatzeko
kalea zein ikasgela
ta pentsatzen dut ahaztu zaizula
hamar urte dituela.

B. Altube
Gure garaira joanez gero
hori litzateke ero
baina nireak izan nahi badu
mugikorraren bezero
esango diot: “Ondo portatu
nota onak lortu gero
eta orduan ea ba nola
portatzen den Olentzero”.

U. Mendiburu
Ai Olentzero nor den baleki
ez legoke hain isila
ondo portatze mehatxu hori
senti dezaket hurbila
baina ikusiz berez duela
mugikorrak kontu pila
eBook bat hartu beza opari
ta konformatu dadila.