Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Authors
Altube, Bittor
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jone, autoeskolako irakaslea zara eta Bittor ikaslea. Jone, lehenengo klase teorikoan Bittorek kotxea autoeskola kanpoan aparkau dau eta ikasgelara sartu da.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Disimulo pixka bat
baleuka behinepin
atean aparkatu ta
testeei ekin
zer egin behar dugun
ja ez dakit jakin
Abadiño aldeko
borono hauekin. (bis)

B. Altube
Herri txikitakoak
boronoak omen
maila ikusiko duzu
baina zuk ondoren
har dezagun hau joan
dadin gaur ondoen
patxaran txupito bat
klasea baino lehen. (bis)

J. Uria
Ez nengoen ni justu
horren esperoan
jakina zuek beti
tragoen beroan
ez baduzu gainditzen
testa lehenengoan
traktorean etorri
zaitez hurrengoan. (bis)

B. Altube
Traktorea gordeta
utzi dut etxean
gaur gurdi bat eraman
gura dut atzean
azterketa daukagu
hurrengo klasean
gaur dena egin dezagun
martxa atrasean. (bis)

J. Uria
Martxa atrasaren txiste
horrekin ze tentu!
Nahiago txiste hori
igual ez ulertu
nahiz izan nahi niokeen
aski errespetu
A, B ta C zer diren
ez dit ba galdetu! (bis)

B. Altube
Teorikorik baina
niri ez zait otu
ez dut gura denbora
alperrik agortu
karneta bihar-etzi
behar dudanez lortu
zu lasai egon eta
gerrikoa ez lotu. (bis)