Bertsos - View details To know more about this section
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Mikel Goiriena
Bertsoa entzun |
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Mikel Goiriena
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
T. Altube
Kontatu gura dizut
zer dudan aztertu
gazteleraz belarri
biak zaizkit lehertu
ia nagoenean
joateko gertu
zu sartzen zara eta
euskara suspertu
ta gaur arte ez dizut
sekula eskertu. (bis)
M. Goiriena
Tabernara sartzen naiz
goizean goizetik
ta zu hor ikusteak
poza ematen dit
laguna, ez daukazu
eskertu beharrik
traktorean bajatzen naz
ni Abadiñotik
euskeraz eskatzen dot
ze erderaz ez dakit. (bis)
T. Altube
Ba ez dakien asko
hor dabil arraro
“Ponme un solo” eta
“Dame un cortado”
Ta zuk beti euskera
dozunez nahiago
neu ere zure lana
eskertzeko nago
har’zazu kafesnea
ordainduta dago. (bis)
M. Goiriena
Kafesnea ordainduta
daukat orain antza
hainbesterako ez zen
ze detaile latza
oraindik zugan dekot
Txaber, esperantza
ikusita herriak
gaur daraman martxa
“Bi zerbeza” Ulertzea
ez da horren gatxa. (bis)
T. Altube
Nire modukorik ez
da taberna baten
baina zu etorri legez
zarenez joaten
gero taberna ez da
berdina izaten
geratu zaitez beste
pixka baten hemen
ez dakit hortarako
zer egin nezakeen. (bis)
M. Goiriena
Ze egoera tristea
daukagun gaur egun
euskeraz eitearren
sentitu errudun
hementxe egongo naiz
ez naiz joango urrun
eta proba dezagun
hurrengoan, lagun
erderaz eskatuta
euskeraz erantzun. (bis)