Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Authors
Altube, Bittor
Bizkarra, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor gurasoa zara eta Bittor semea. Aitor, Ezkerraldeko industrian urte luzez lan egindakoa zara. Bittorrek esan dotsu hilabete luzez lan bila ibili ostean, lana eskaini deutsiela supermerkatu erraldoi batean, baina hango lan baldintzak ez direla onak.

Description

Melody
Seme ezarri bainauk
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aitor Bizkarra

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Guk lehenago industrian
bageunkan mugarik
azala itxi eban
hamaika gudarik
zu txarto zagozanik
ez dot ein dudarik
baina halan da ere
saltoki ugarik
ez dabez hobetuko
borrokatu barik. (bis)

B. Altube
Eta zer lortuko da
aita, borroketan?
Begira hala jardun
zinen denporetan
badakit biziko naiz
bizitza pobretan
lanaren esklabutzan
bizitza honetan
behintzat izan dadila
baldintza onetan. (bis)

A. Bizkarra
Ene, Bittor semea
zu ez zara izan gose
ta nahiz egun dozuen
makina bat kortse
ta nik ipini hainbat
puretaren pose
zelan gura dozue
lortzerik zeoze?
Gero sindikatuta
be ez bazagoze? (bis)

B. Altube
Eskolan beti nintzen
ni horren berritsu
nire notak ez ziren
inoiz paradisu
beraz lan munduak du
hemen aski pisu
sindikatuei kasu
egiten zabiz zu
hobe bere garaian
kasu egin banizu. (bis)

A. Bizkarra
Semeak beti eukitten
dau aitan bildurra
dana iruditzen jako
kriston iruzurra
baina ez bazara izango
azala ta hazurra
garaipen bat lortzerik
nahiz ez dan ziurra
guk lehen metala geunkan
oin zuek egurra. (bis)

B. Altube
Hala ibiliko naiz
modu traketsean
hobe oraindik hortik
joan ihesean
ez dut ibili gura
dirurik ezean
hemen geldituko naiz
zuen babesean
orain arte lez aita
ta amaren etxean (bis)