Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Authors
Mendiburu, Unai
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jone baserritarra zara eta Unai eroslea. Jone, astero jarten dozu zure postua azokan eta Unai astero etorten da zure produktuak erostera. Gaur esan deutsu generoa asko garestitu dala eta ezingo deutsula gehiago erosi.

Description

Melody
Gizakiak harri bat
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Tomateak, piperrak
ta azaloreak
batzuen kamioiak ta
gure traktoreak
nik ere nahiko nuke
prezio hobe bat
Eroskin ez dauzkate
baldintza nobleak
baina gureak ez dira
askozaz hobeak. (bis)

U. Mendiburu
Zuena erostea
maite nuen berez
dena kalitatea
gertu eta errez
eta Eroskik ditu
hamaika interes
baina gertatzen dena
ulertu, mesedez
buruak nahi du baina
poltsiko honek ez. (bis)

J. Uria
Denok nahiko genuke
bizi ondo, lasai
baina kapitalismo
basatia etsai
zu ez omen zarela
hau erosteko gai
ez naukazu haserre
ulertzen dut, Unai
zu biktima bat zara
eta ni ere bai. (bis)

U. Mendiburu
Kapitalak golpean
hautsi ditu markak
eta hala dabiltza
zu zeu eta hainbat
zuri erosten jada
denbora daramat
kapitalari hala
ez jaisteko prakak
bilatuko al dugu
alternatiba bat? (bis)

J. Uria
Alternatiba bila
a ze sententzia
nik behintzat agortzear
daukat pazientzia
hori da mundu honek
duen herentzia
ez neukake hain bide
gogorra, hertsia
dirudunek balute
zure kontzientzia (bis)

U. Mendiburu
Moralak kinka hontan
ipini gaitu gu
nola kapital honek
hamaika helburu
lortu dituen ta guk
orain ze apuru!
Ekarri azenario
hosto ta orburu
gaur hartuko dut bihar
ikusiko dugu. (bis)