Bertsos - View details   To know more about this section

2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (32. 2023. Iruñea)
Performance
2023-02-09 Iruñea Jaialdia
Conductor
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Alkaiza, Saioa
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Pasa den astean PSNren eta Navarra Sumaren botoek eragotzi zuten Mañeruko herria eremu erdaldunetik eremu euskaldunera pasatzea. Aspaldiko eskea da mañeruarrena, eta udalak aspaldi eskea egin bazuen ere, parlamentuak ezetza eman dio.Zuek, Beñat eta Saioa Mañeruko bi herritar zarete. Uste zenuten parlamentuak errespetatuko zuela herritarren gehiengoa, baina azken horren erabakiak etsita utzi zaituzte. Eman beharreko urratsez ari zarete hizketan.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Baietza irtengo zela genbiltzan
gu biok nahiko seguru
baina oraindik parlamentuan
ze tentsio ta ze gudu!
Mugimenduan segi beharko
eskuz esku, buruz buru
haiek ez dute emango eta
guk lortu beharko dugu.

S. Alkaiza
Parlamentuan zer ote dira
jazarpen adibideak
eskuin aldeko faxistak eta
horien adiskideak?
Zonifikatu egin gintuzten
noizbait herritar libreak
kronifikatu dituzte horrela
hizkuntza eskubideak.

B. Gaztelumendi
Ta gure minak ere dituzte
luzera kronifikatu
herri bat ezin daitekeelako
hirutan zonifikatu
gure eremuan zenbat euskaldun
zenbat ahalegin ta datu!
Hemen garaiak aldatu dira
ta ezer ez da aldatu.

S. Alkaiza
“Jalgi plazara” esaten zuen
lehen Etxepare zaharrak
benga manifa egin dezagun
atera pankartatzarrak
hiru eremutan egin baititu
gure gobernuak marrak
sortu dituzte primera eta
segundako herritarrak.

B. Gaztelumendi
Ta guregana bigarren maila
ia aldiro dakarte
Mañerun ez du euskarak behar
lukeen adina tarte
ta PSN hara hor dago
lehengo taldearen parte
denak baitira aurrerakoiak
euskara agertu arte.

S. Alkaiza
Alde bai baina gero legeetan
zer dugu letra? Metala.
Pisutsua ta mugiezina
ta horrela kontrol mentala
gure ekinez antolatuta
egin protesta letala
politikoek ezin dutena
herriak egin dezala.

B. Gaztelumendi
Baina ez dakit norantza doan
politikaren zientzia
Saioa niri jada bukatzen
hasi baitzait pazientzia
aipatu dute tortura edo
guda baten herentzia
baina hizkuntza bat zapaltzea
ez al da biolentzia?

S. Alkaiza
Biolentzi hura ez zen bukatu
herria bete da malkoz
txikiak gara eta zer egin
boteredunen asaltoz?
Zurikeria da dena orain
arren manifara zatoz
bake garaia faltsu hauetan
gerra ematera gatoz.