Bertsos - View details   To know more about this section

2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (39. 2023. Bilbo)
Performance
2023-06-17 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez.

Description

Melody
Emazurtz jaio hintzen
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz lotu nahi duzu
berehala katean
eta lagun pila bat
nahi duzu tartean
sekula ez naiz izan
ezkontza batean
ta nola egongo naiz
ba eliza atean?*

Beraz ezkontzen zara
zuri eta bonbo
eta eskertzen duzu
lore opari oro
gonbidatuek dute
jango ta edango
atzerantz goaz baina
ez dizut esango.

Beraz ezkontzen zara
zapatu arratsean
ni ez naiz azalduko
umore beltzean
ta ez dut deus esango
zure akatsean
asteartean zain egon
behar dut nire etxean.

Beraz lagunak gara
gaur arte antzera
eta etorri zaitez
sukalde ertzera
ez da deus aldatuko
hemendik aurrera
baina ez dut jokatuko
aktore papera.

Ondo pasa ezazu
gonbidatu asko
eduki ditzazula
zuk zapaturako
egin ´zazue dantza
jan ta edan bapo
ni hemen egongo naiz
dibortziorako.

*Bertsotik bertsora esku zartei tarterik utzi gabe kantatu ditu bost bertsoak.