Bertsos - View details   To know more about this section

2023-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-08-08 Gasteiz Jaialdia
Conductor
Anda, Irati
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Bizkarra, Aitor
Igoa, Xabi
Perea, Oihane
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Sortzaileak zarete zuek eta gure planeta hankaz gora dago. Planeta txuri bat oinarri hartuta planeta berri bat sortu dezazuen eskatuko dizuet. [Gai-emaileak eskura eman die lanpara baten antzeko bola bat]

Description

Melody
Esplikatzera noa kontuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Oihane Perea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Perea
Gure mundua ilun xamarra
daukagu dagoeneko
eta Iratik hau ekarri du
kolorea emateko
egia esan gora begira
ni sentitzen naiz ederto
une hobean gaude agian
ilargian bizitzeko.

A. Bizkarra
Lehengo munduan bizi ginenak
beti sustotik sustora
Ipar Poloa urtzen zebilen
ta hori ze disgusto da!
Gu sortzaileok unibertsoan
inoiz ez gaude gustora
relatiboa da espazioa ta
beti gaude hankaz gora.

U. Alberdi
Mundu zaharra erori egin zen
ta behean falta sarea
basoak erre, itsasoak gain
hartuta dena area
berriro ere izan ez dadin
basamortua labea
igual berria sortu behar da
gizakirikan gabea.

X. Igoa
Bueltaka dabilen bola hori
nahiz inork ez duen bultza
margoztu behar diogula guk
ta jarri behar gorputza
ados marraztu genezake guk
baina jarriz gero funtsa
ez dadin izan horixe soilik
eta makillaje hutsa.

O. Perea
Makillajea, ez autentiko
ibilian-ibilian
goazen lurrera ibili gabe
nik nahi legez ilargian
mundu denari su ematea…
bueno dena ez agian
Matxete plaza mantendu bedi
bolaren erdi-erdian.

A. Bizkarra
Fabriken keak zikindu arren
zerua eta zorua
gogoan daukat estrategia
txiki baten akordua
gizateria ez da gaiztoa
bada ulertzeko ordua
baizik pertsonak haien artean
harremantzeko modua.

U. Alberdi
Munduak zenbat urte leuzkake
zenbat aste, zenbat ordu?
Noiz arteraino bizi irauteko
gai izan gara gogor gu!
Pentsatu behar ze harreman klase
ta noski zer bizimodu
esperantzari zirrikitu bat
utzi beharko diogu.

X. Igoa
Ta esperantzari zirrikitua
baliatuta hor benga!
Bonbilatxo bat sartu dezagun
hori nahi nuke gomenda
bere horretan itxuraldatzen
horixe ez da hasten ba!
Argia piztu ezkero dena
diferente ikusten da.