Bertsos - View details   To know more about this section

2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Mingañe Saltsan Bertso Sariketa (2. 2023)
Performance
2023-05-19 Leitza Sariketa
Gai-emailea
Eizmendi, Aitzol
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Telleria, Millan
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Kontxo espabilatu
egin zera bela
eta txukundu dezu
goitik behera gela.
“Hau egiten da hola
bestea horrela”
gaur arte uste nuen
ez zenekiela.

M. Telleria
Kuadrillan hitz eginez
hainbat zeremoni
eta erakustea
ez al da komeni?
“Hau, hola, hura, hola”
hari eta honi
alperra izateko
aski ez al naiz ni?

A. Laburu
Zureak ene seme
ez dauka izenik
nik ez nuen hazi nahi
hain txerri gizenik
baina zureak ez dit
orain eman penik
garbitu ‘zazu eta
grabatuko det nik.

M. Telleria
Aitarentzat semea
ez da atsegina
hori pentsatzen nuen
da gauza jakina.
Baina badakit zerek
daukan eragina
amak esaten digu
naiz aitan berdina.

A. Laburu
Berdinak gera baina
azaltzera goazen
dena ez dezula esan
behar bezain zuzen.
Biak gera alperrak
hasi kalkulatzen
nik aspaldi ikasi
nun disimulatzen.

M. Telleria
Semeak’e badu ba
hainbat burutapen
aita hartu baieta
eta hauts hoiek ken
hasi alfonbrari’re
leihoan ematen
amak nola egiten dun
ikasi dezaten.

A. Laburu
Baina nola gabiltzan
begitu, begitu
nire bidea seme
ez ´zazu segitu
zurea egingo nuke
igual entenditu
berrogeita bi urte
bete ez bazenitu.

M. Telleria
Lanikan egin gabe
eta noiznahi trago
semeak bizi nahi du
horrela luzaro
lagunek zirikatu
ta lasai jo hordago
bizitza nola behar dun
grabatuta dago.