Bertsos - View details   To know more about this section

2023-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (47. 2023. Zarautz)
Performance
2023-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Urbieta, Amaia
Bertsolaris / Authors
Mendiburu, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Marra gorri bat igarotzea leporatu dizute.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ostegun gaua beste behin Bilbon
pintxo-poteak lotuta
kuadrillarekin barra ertzera
ta lehen tragoa lortuta
harrotuz noa musikak eta
gau giroak berotuta
jendarte batek moztu du baina
lagun arteko zurruta
euren bota beltz, buru rapatu
eta militarren looka*
agertu dira “Muerte a los vascos!”
ta “Viva España!” oihuka
bati muturra berotu diot
ta hor hasi da burruka
odol artean irri egin dit
nahi zuena lortu du ta.

Kendu dituzte preso ikurrak
ta ondoko ikurrinak
nik marra hori pasatu nezan
ze nolako ahaleginak
eta amua irentsi dut ta
hartu berri nau saminak
zerk mugitu nau injustiziak
edo biolentzi grinak?
Begiradaz ta kritika hutsez
betez taberna izkinak
marra gorria bai pasatu dut
diosta egi gordinak
beti kolpetan konponduz gero
gure nahiak ta ezinak
bakoitza bere alboan baina
ez gara hain desberdinak.


* “Luka” ahoskatu du.